152 positibo berri Debabarrenean azken hiru egunetan, 66 Eibarren

152 positibo berri Debabarrenean azken hiru egunetan, 66 Eibarren
2020/10/26 eta kitto!


EAEko osasun egoeraren berri eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.  Azken hiru egunetan, eskualdeko herri guztietan zenbatu dituzte kasu positiboak:
Eibar 66
Ermua 32
Elgoibar 21
Soraluze 17
Deba  8
Mutriku 4
Mallabia 2
Mendaro 2

Azken hamabost eguneko intzidentzia tasari dagokionez, gorriz jarraitzen dute Eibarrek (100.000 biztanleko 500dik gora positibo batu baititu, zehazki, 690,01), Elgoibarrek (889,08), Ermuak (791,82) eta Debak (716,25).





Guztira, 39 dira intzidentzia altuena duten herri handiak: Abadiño, Abanto, Zornotza, Durango, Elorrio, Ermua, Galdakao, Muskiz, Ortuella (Bizkaia), Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona-Amasa, Zumaia eta Zumarraga. Hau da, Gipuzkoan, 5.000 biztanletik gorako herrien artean, Orio, Hondarribia eta Zarautz bakarrik daude zerrendatik kanpo.

Atzo, 10.580 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik 940 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 67 Araban, 477 Bizkaian, 381 Gipuzkoan eta 15 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDa duten 76 pertsona ZIUn daude.