16 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 232,95ekoa da

16 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 232,95ekoa da
2022/03/03 eta kitto!
Azken lau egunetan 16 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 232,95ekoa da.

Debabarreneko beste herriei begira Elgoibarren 7 kasu berri atzeman dituzte (381,28), Ermuan 6 (112,37), Soraluzen (327,13) eta Deban 4 (348,43), eta Mallabian (336,13) eta Mutrikun (414)kasu bana. Mendaron (236,41), ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, azken lau egunetan 39 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 4.105 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 413,65ekoa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,90ekoa. Bestalde, 152 lagun ospitaleratu dituzte eta 38 daude ZIUn.