16 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 291,18koa da

16 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 291,18koa da
2022/03/17 12:12
eta kitto!
Azken lau egunetan 16 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 291,18koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 14 (237,22) kasu berri atzeman dituzte, Elgoibarren 11 (398,61), eta Mutrikun (357,55) eta Deban (73,35) kasu bana. Mallabian (168,07), Mendaron (94,56) eta Soraluzen (226,47), ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, azken lau egunetan 43 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 5.375 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 482,88koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,03ekoa. Bestalde, 147 lagun ospitaleratu dituzte ets 23 daude ZIUn.