19 positibo atzeman dituzte Eibarren azken hiru egunetan

19 positibo atzeman dituzte Eibarren azken hiru egunetan
2021/02/15 eta kitto!
Barixakutik domekara 19 positibo atzeman dituzte Eibarren (10 barixakuan, 6 zapatuan eta 3 domekan) eta aurreko asteko joerarekin jarraituz, intzidentzia-tasak behera egiten jarraitzen du, 378,54an kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Elgoibar da gune gorrian jarraitzen duen bakarra, 979,20ko intzidentzia-tasarekin eta 12 positiborekin azken hiru egunetan. Bestetik, Ermuan bederatzi positibo atzeman dituzte, Mendaron hiru, eta Soraluzen eta Mallabin bana.

EAEn, lurraldeen arabera, Araban 51 positibo berri atzeman dituzte, 270 Bizkaian, 91 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 170 pertsona ZIUn daude.