19 positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 236,59koa da

19 positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 236,59koa da
2022/03/08 eta kitto!
Eguenetik domekara 19 koronabirus positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 236,59koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 8 kasu berri atzeman dituzte (131,09); Elgoibarren 7 (242,63); Mutrikun 4 (301,09); eta Mallabian (336,13), Deban (220,06) eta Soraluzen 2 (377,45). Mendaron (94,56), ostera, ez da kasu berririk atzeman. Beraz, eguenetik domekara 44 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 4.785 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 417,46koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,11koa. Bestalde, 155 lagun ospitaleratu dituzte, 35 daude ZIUn eta 40 hil dira COVID-19aren ondorioz.