23 positibo berri eskualdean, 11 Eibarren

23 positibo berri eskualdean, 11 Eibarren
2020/10/08 12:30
eta kitto!


Gaurko datuen arabera 23 positibo berri zenbatu dituzte Debabarrenean: 11 Eibarren, 5 Elgoibarren, 4 Ermuan, 2 Deban eta kasu bat Mutrikun.




Osasun sailak azaldu duenez, 10.314 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik, 454 positiboak izan ziren. Gipuzkoari dagokionez, 192 izan ziren positibo eman zuten herritarrak, tartean, 20 Debabarrenekoak.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 29 pertsona ospitaleratu ziren atzo,  orotara 238 daude EAEko ospitaleetan, eta 48 pertsona ZIUn.

Ikastetxeei dagokienez, ez dago aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta denera 91 ikasgela daude itxita, 59 ikastetxetan.