20 positibo berri zenbatu dituzte Debabarrenean

20 positibo berri zenbatu dituzte Debabarrenean
2020/10/07 eta kitto!


Osasun sailak eman ditu atzoko PCR proben inguruko datuak eta Debabarrenari dagokionez, aurreko egunean baino 6 pertsona gutxiagok eman dute positibo COVID-19an- Guztira, hogei positibo zenbatu dituzte; 8 Deban, launa kasu Eibar eta Elgoibarren; 2 Mendaron eta kasu bana Ermuan eta Mutrikun.

Azken orduetan PCR proba gehiago egin dituzte; 10.022. Horietatik 428 izan dira positibo, horietako 180 Gipuzkoan. ZIUn Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 51 pertsona daude eta guztira 238 ospitaleratu daude.