21 kasu berri Debabarrenean, horietako 5 Eibarren

21 kasu berri Debabarrenean, horietako 5 Eibarren
2021/01/05 eta kitto!
COVID-19a dekektatzeko egindako probetan 5 positibo berri zenbatu ziren atzo Eibarren. Intzidentzia-tasak aurreko egunean bezala jarraitzen du: eremu horian gaude 225,67ko tasa metatuarekin. Elgoibarren 8 izan ziren atzemandako positiboak eta eremu laranjara pasatu da; 3 atzeman zituzten Soraluzen, Ermuan eta Mutrikun; eta 2 Mallabian. Guztira, beraz, 24 kasu berri Debabarrena osoan, aurreko egunean baino 5 gehiago.

Eibarko datuek lasaitasun apurtxo bat ekarri badigute ere, COVID-19aren transmisioa gorantz ari da Euskadin, eta aldagai guztietan nabari da. Positibo tasa %7,1 da oraintxe. Atzo, 6.781 PCR eta antigeno proba egin zituzten Osakidetzak EAEn, eta, horietatik 480 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 82 Araban, 228 Bizkaian, 169 Gipuzkoan eta 1 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 43 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 75 pertsona ZIUn daude. Eremu gorrian daude Arrigorriaga, Bermeo, Aretxabaleta, Beasain eta Lazkao.

Jaiegunetako parentesiaren ostean, eginiko test kopurua nabarmen igo zen atzo. Horren ondorioz, Nafarroan apaldu egin da positibo tasa (%10,6tik %6,5era), baina handia da oraindik. Kasuak ere ugaritu egin dira herrialde guztietan: 82 atzeman dituzte Araban (bezperan baino 43 gehiago); 228 Bizkaian (40 gehiago); 169 Gipuzkoan (37 gehiago) eta 147 Nafarroan (59 gehiago).