25 positibo detektatu ziren atzo Debabarrenean, horietako 6 Eibarren

25 positibo detektatu ziren atzo Debabarrenean, horietako 6 Eibarren
2021/04/20 10:53
eta kitto!
Atzo 23 positibo berri zenbatu zituzten Debabarrena eskualdean, horietako sei Eibarren. 100.000 biztanleko 545,97 kasu egon dira Eibarren azken 14 egunetan, eta, ondorioz, gaurtik aurrera perimetralki itxita dago eskualdeko beste hiru herrirekin batera: Soraluze, Mutriku eta Deba. Soraluzen hiru positibo zenbatu zituzten atzo (981,38); 9 Deban (1.100,31); eta bi Mutrikun (545,73). Eremu laranjan daude Ermua (atzo 2 positibo atzeman ziren), Mallabia (positibo bakarra) eta Mendaro (0 kasu). Egoera hobean, eremu horian dago Elgoibar (2 kasu).

Atzo, 12.301 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 779 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 95 Araban, 303 Bizkaian, 375 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 115 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 154 pertsona ZIUn daude.