24 positibo berri eskualdean, horietako zazpi Eibarren

24 positibo berri eskualdean, horietako zazpi Eibarren
2021/05/05 eta kitto!
Atzo zazpi koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino bat gutxiago. Horrela, herriko intzidentzia-tasak apurtxo bat egin du behera: 363,98an dago.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan sei positibo berri atzeman zituzten eta eremu gorrian dago atzotik (430,74); Deba da egoera okerrenean dagoena eskualdeko herria: bost positibo zenbatu zituzten atzo (1.192 kasu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan); eta hiruna kasu atzeman ziren Elgoibarren (320,62) eta Mallabin (588,24) bana. Beraz, eskualdean 24 positibo berri atzeman zituzten guztira, aurreko egunean baino hiru gehiago. Astelehenean Jaurlaritzak argitaratu zuen ebazpenaren arabera, une hauetan Deba de perimetralki itxita dagon herri bakarra gure eskualdean.

Atzo, 10.929 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik 670 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 61 Araban, 366 Bizkaian, 236 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 75 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 185 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, apirilaren 26tik maiatzaren 2ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 40 hildako egon direla.