25 positibo berri Debabarrenean azken orduetan

25 positibo berri Debabarrenean azken orduetan
2020/10/15 eta kitto!


Positibo tasa handia pilatzen ari da eremu batzuetan, eta gaurko txostenetan eremu batzuen egoeraz ohartarazi dute. Gipuzkoako eskualde batzuetan joera kezkagarria dute egunotan eta Osakidetzaren txostenean gorriz seinalatuta ageri dira honako osasun eremu hauek: Tolosa, Alegia, Azkoitia, Azpeitia, Beasain eta Ordizia.




Osasun sailak emandako datuen arabera, 10.890 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 679 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 303 positibo atzeman zituzten, eta Debabarrenean 25. Eibarren 9, Ermuan 5, Deban eta Soraluzen hiruna, Elgoibar eta Mutrikun bina, eta Mallabian positibo bat atzeman dituzte azken 24 orduetan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 35 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta 51 pertsona daude ZIUn.