26 positibo berri azken egunean Debabarrenean, 545 Gipuzkoan

26 positibo berri azken egunean Debabarrenean, 545 Gipuzkoan
2020/10/23 eta kitto!
Ermuan, Eibarren eta Elgoibarren seina positibo izan dira, hiru Soraluzen, bina Deban eta Mutrikun eta bat Mallabian.

Atzo, 14.144 proba egin ziren EAEn, eta, haietatik, 1.207 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 87 Araban, 561 Bizkaian, 545 Gipuzkoan eta 11 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 57 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 69 pertsona ZIUn daude.