26 positibo berri Debabarrenean azken orduetan

26 positibo berri Debabarrenean azken orduetan
2020/10/06 eta kitto!


26 positibo atzeman ziren atzo gure eskualdean: 7 Ermuan, 5 Eibarren, 5 Ermuan, 4 Mutrikun,  3 Mendaron eta 1 Deban.

Osasun Sailak adierazi duenez, 7.424 PCR proba egin ziren atzo, eta, horietatik, 336 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 52 Araban, 168 Bizkaian, 112 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu ziren atzo, orotara, 240 pertsona daude ospitaletan, eta 56 pertsona daude ZIUn.

Ikastetxeei dagokienez, ez dago aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik une honetan. Denera 113 ikasgela daude itxita, EAEko 82 ikastetxetan.