273 positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 7.472,52koa da

273 positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 7.472,52koa da
2022/01/24 eta kitto!
Azken lau egunetan 273 koronabirus positibo berri atzeman zituzten Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 7.472,52koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Elgoibarren 151 kasu berri atzeman dituzte (5.580,59); Ermuan 144 (4.919,16), Deban 74 (5.849,99), Mutrikun 60 (5.720,74), Soraluzen 26 (3.799,70), Mendaron 24 (5.059,10) eta Mallabian 8 (3.445,38). Beraz, azken lau egunetan 760 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 34.824 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 4.289,56koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,78koa. Bestalde, 730 lagun ospitaleratu dituzte, 112 daude ZIUn eta 117 hil dira COVID-19aren ondorioz.