29 positibo berri Eibarren

29 positibo berri Eibarren
2020/11/27 eta kitto!
Atzo 29 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 16 gehiago. Horrela, herriko intzidentzia-tasa 1.534,17an dago.

Eskualdeko beste herriei dagokienez, Elgoibarren 6 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean, 4 Deban, 3 Ermuan eta 2 Mutrikun. Beraz, 44 kasu berri egon dira eskualde osoan.

Atzo, 11.233 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 624 positiboak izan ziren EAEn. Lurraldeen arabera: 85 Araban, 224 Bizkaian, 307 Gipuzkoan eta 8 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 63 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 132 pertsona ZIUn daude.