29 positibo Debabarrenean azken orduetan, horietako 10 Eibarren eta 13 Ermuan

29 positibo Debabarrenean azken orduetan, horietako 10 Eibarren eta 13 Ermuan
2020/07/21 eta kitto!
3.682 PCR proba egin ziren atzo EAEn, eta 90 izan ziren positiboak. Gipuzkoan azken 24 orduetan COVID-19an positibo eman dutenen  kopuruak nabarmen egin du behera; dena dela, erdia Eibarren atzeman direla azpimarratu beharra dago.

Lurraldeka: 5 Araban, 63 Bizkaian, 20 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonen artean. Gipuzkoako positibo berrien erdia Eibarren erregistratu dute (10 kasu). Ermuan 13 atzeman dituzte; 3 Elgoibarren; eta 3 Deban.



Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 4 pertsona ingresatu zituzten COVID-19aren eraginez, eta une hauetan 2 pertsona daude ZIUn.