31 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 194,89koa da

31 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 194,89koa da
2022/04/11 eta kitto!
Azkenengo astean 31 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 194,89koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 26 (227,76) kasu berri atzeman dituzte; Soraluzen 13 (833,77); Deban (147,14) eta Mendaron bosna kasu (449,55); Mutrikun 3 (112,91); Elgoibarren 2 (61,49); eta Mallabian (254,24) kasu bakarra. Beraz, azkenengo astean 86 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 3.353 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 299,79koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,05ekoa. Bestalde, 203 lagun ospitaleratu dituzte, 10 daude ZIUn eta 12 lagun hil dira.