33 urteko Soraluzeko bizilagun bat atxilotu dute, 74 urteko ama hiltzea egotzita

33 urteko Soraluzeko bizilagun bat atxilotu dute, 74 urteko ama hiltzea egotzita
2020/03/16 11:23
eta kitto!
74 urteko emakume bat hilik aurkitu dute gaur goizean Soraluzen (Gipuzkoa), eta Ertzaintzak haren semea atxilotu du. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakumeak kolpe bat zuen aurpegian hilda aurkitu dutenean. Gizonak 33 urte ditu, eta emakumea hiltzea leporatuta atxilotu dute. Zer gertatu den ikertzen ari da Ertzaintza.

03:00etan ertzainek dei bat jaso dute, eta Soraluzera joan dira. Iritsi direnean, gizon bat aurkitu dute kalean. Hark esan die bere etxean norbait hilda zegoela. Ertzainak etxera igo eta emakumea hilotz aurkitu dute.