4 koronabirus kasu atzeman dira Eibarren

4 koronabirus kasu atzeman dira Eibarren
2020/04/29 eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratzen duen txostenaren arabera 5 kasu atzeman dira Debabarrenean, horietatik 4 Eibarren eta bestea Ermuan. Gainontzeko herrietan ez da positiborik atzeman.

434 dira Debabarrenean metatutako koronabirus kasuak eta horietatik %46,77 Eibarren eman dira.

Apirilaren 25etik ez zen kasu berririk atzematen gure herrian.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Herriz herri metatutako positiboak honela banatzen dira:

Eibar           203
Ermua         159
Elgoibar       38
Mutriku       11
Soraluze     11
Deba              7
Mendaro     3
Mallabia       2

Ospitaleratuen kopuruak beheruntz egiten jarraitzen du. Gaur Debabarreneko ospitaletan ingresatutakoak, atzo baino 3 lagun gutxiago dira. Eibarko Ospitalean 37 lagun daude ingresatuta (atzo 39 ziren) eta Mendaroko Ospitalean 12 (atzo 13 ziren), beraz momentu honetan 49 lagun dira bertan daudenak, martxoaren 26tik kopururik bajuena.