40 urte eta gero, taberna laga eta jubilatzeko ordua ailegatu zaie Txokokoei

40 urte eta gero, taberna laga eta jubilatzeko ordua ailegatu zaie Txokokoei
2022/11/25 eta kitto!
Domu Santu egunean bete ziren lau hamarkada Aitor eta Mari Carmen Txoko tabernan hasi zirela: “Txokoko gure ibilera 1982ko azaroaren 1ean hasi zen eta, 40 urte geroago, hemen jarraitzen dugu. Hala ere, erretiroa hartzeko sasoia ailegatu zaigu”. Baina, jubilatu aurretik, horrenbeste urtetan bidelagun izan dituztenei eskerrak eman nahi dizkiete: “Urte guzti hauetan gurekin egon zareten bezero eta lagun guztiei gure eskerrik beroena adierazi nahi dizuegu, baita bidean geratu diren bezeroei ere. Egin dugun lanarekin gustora egotea, zainduta sentiaraziko genizuen itxaropenarekin agurtzen zaituztegu. Hori bai, barraren beste aldean elkar ikusten jarraituko dugu. Lerro hauen bitartez jaso gure maitasun eta esker ona. San Andres jai zoriontsuak opa dizkizuegu”.