41 positibo berri Eibarren

41 positibo berri Eibarren
2020/11/05 eta kitto!
Atzo 41 positibo berri atzeman ziren, aurreko egunean baino 13 gutxiago. Inzidentziak-tasak igotzen jarraitzen du eta Eibarren 1.758,06an dago une hauetan.  Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba mailan, inzidentzia-tasa altuenetakoa duen 5.000 biztanletik gorako herria da Eibar. Aurretik Ordizia, Urnieta eta Zumaia daude, Osasun Sailak argitaratu duen txostenenaren arabera.

Eskualdeko beste herrietan Ermuan 10 kasu zenbatu dira azken orduetan);  6 Elgoibarren; 4 Deban eta kasu bat Mendaron. Debabarrenean, beraz, 66 positibo berri, aurreko egunean baino 35 gutxiago.

Atzo 14.668 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 1.461 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 152 Araban, 621 Bizkaian, 671 Gipuzkoan eta 9 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 76 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 111 pertsona ZIUn daude.