43 koronabirus kasu berri atzeman ondoren, Eibar perimetralki itxiko dute

43 koronabirus kasu berri atzeman ondoren, Eibar perimetralki itxiko dute
2021/04/19 10:41
eta kitto!
Azken hiru egunetan, barixakutik domekara, 43 koronabirus kasu positibo gehiago atzeman dituzte herrian (18 barixakuan, 8 zapatuan eta 17 atzo) eta, ondorioz, intzidentzia-tasak gora egin du, 549,61ean kokatuz.

Gauzak horrela, Eibar eremu gorrian dagoenez, herria perimetralki itxiko dute eta bihartik aurrera ezin izango da herritik irten edo bertan sartu

Eskualdeko beste herriei begira, Deban 24 positibo atzeman dituzte (935,26), Ermuan 12 (337,10), Elgoibarren hamar (268,63), Soraluzen zortzi eta Mutrikun sei (526,91). Gainera, Gipuzkoak eremu gorrian jarraitzen du, 635,71eko intzidentzia-tasarekin.

Gauzak horrela, Eibar eremu gorrian dagoenez, bihartik aurrera ezin izango da herritik irten edo bertan sartu

Atzo, 7.254 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 633 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 71 Araban, 253 Bizkaian, 302 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 60 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 147 pertsona ZIUn daude.