46 kutsatu berri detektatu dituzte Debabarrenean, Ermuan baheketa selektiboa egingo diete 13-40 urte bitartekoei

46 kutsatu berri detektatu dituzte Debabarrenean, Ermuan baheketa selektiboa egingo diete 13-40 urte bitartekoei
2020/10/22 eta kitto!
46 positibo berri detektatu zituzten atzo Debabarrenean PCR frogen bitartez. Horietatik 14 Eibarren, 9 Elgoibarren, 7 Ermuan, 6 Deban, 5 Soraluzen, 4 Mutrikun eta 1 Mendaron.

EAEn, 13.470 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 1.033 positiboak izan ziren: 423 Bizkaian, 96 Araban eta 503 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak,11, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ermuan baheketa
Ermuan baheketa selektiboa egingo dute. Testa egitea borondatezkoa den arren, baheketak are eta fidagarritasun handiagoa izango luke zenbat eta herritar gehiago bertaratu. Probak non eta zein egunetan egingo diren oraindik zehaztu gabe badago ere, 13-40 urte bitarteko biztanleei zuzenduko zaizkiela baieztatu dute.