49 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 286,82koa da

49 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 286,82koa da
2022/06/13 10:41
eta kitto!
Joan den astean 49 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 286,82koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Elgoibarren 22 (518,27) kasu berri atzeman dituzte; Ermuan 17 (227,76); Mutrikun 5 (131,73); Mallabian 3 (338,98); Deban 2 (110,35) eta Soraluzen 1 (130,28). Mendaron (149,85), ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, joan den astean 99 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 3.748 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 361,12koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,90koa da. Bestalde, 295 lagun ospitaleratu dituzte, 9 daude ZIUn eta 25 lagun hil dira.