5 kasu berri Eibarren, 367ko intzidentzia-tasarekin

5 kasu berri Eibarren, 367ko intzidentzia-tasarekin
2020/12/22 eta kitto!
Azken egunetako datuak ikusita, egoerak hobera egin du Eibarren eta inguruko herrietan. Atzo 5 kasu berri detektatu ziren Eibarren, 4 Elgoibarren, 3 Ermuan eta kasu bakarra Mutrikun. Beste herrietan –Mallabia, Deba, Mendaro eta Soraluzen– ez da kasu bakar bat ere detektatu.

Eibar eremu laranjan dago une honetan, 367,03ko intzidentzia-tasarekin.

Atzo, 7.660 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, horietatik 307 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 61 Araban, 141 Bizkaian, 103 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 53 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 92 pertsona ZIUn daude.