52 kutsatu berri Debabarrenean, horietatik 20 Eibarren

52 kutsatu berri Debabarrenean, horietatik 20 Eibarren
2020/10/27 eta kitto!


52 PCR positibo detektatu zituzten atzo Debabarrenean. Horietatik 20 Eibarren, 18 Ermuan, 8 Elgoibarren, 4 Soraluzen eta 2 Mutrikun.




Atzo 11.935 PCR proba egin ziren  EAEn, eta horietatik 978 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 86 Araban, 457 Bizkaian, 413 Gipuzkoan eta 22 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonak dira.

Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 71 pertsona ospitaleratu zituzteb atzo, eta  74 pertsona  dauden ZIUn gaixotasunak jota.