60 urtetik beherakoek Pfizer edo AstraZeneca txertoa jartzeko erabakia hartu ahal izango dute

60 urtetik beherakoek Pfizer edo AstraZeneca txertoa jartzeko erabakia hartu ahal izango dute
2021/05/20 09:05
eta kitto!
Espainiako Osasun Ministerioak eta erkidegoek erabaki dute AstraZenecaren lehenengo dosia jaso duten 60 urtetik beherakoek immunizazio prozesua etxe horretako dosiarekin amaitzea edo Pfizerrena hartzea aukeratu ahalko dutela. Hala ere, dokumentu bat sinatu beharko dute erabakiarekin bat datozela adierazteko.

Carolina Darias Osasun ministroak adierazi du egoera "apartekoa" delako hartu dutela erabaki hori. Bioetika Batzordeak iritzia eman beharko du orain, aukeraketari buruzko baimen idatziaren baldintzak zehazteko.