77 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 1.870,86koa da

77 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 1.870,86koa da
2022/02/10 eta kitto!
Azken hiru egunetan 77 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 1.870,86koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 30 kasu berri atzeman dituzte (1.741,68); Elgoibarren 24 (1.915,08), Mutrikun 10 (1.881,82), Soraluzen 9 (1.736,29), Deban 5 (2.090,59) eta Mallabian 2 (1.512,61). Mendaron, ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, azken hiru egunetan 157 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 14.943 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 1.956,98koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,68koa. Bestalde, 375 lagun ospitaleratu dituzte eta 81 ZIUn daude.