8.441 zenbakiari egokitu zaio …eta kitto!-ren Gabonetako otarra

8.441 zenbakiari egokitu zaio …eta kitto!-ren Gabonetako otarra
2019/12/11 eta kitto!
Gaur eguerdian zozketatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak Gabonetako otarra El Corte Inglesean, eta  2.000 euroko balioa duen saria 8.441 zenbakiari egokitu zaio. Irabazleak abenduaren 27ra arteko epea (egun hori barne) izango du …eta kitto!-ra deitu (943200918), idatzi (elkartea@etakitto.eus) edo joateko (Urkizu, 11 solairuartea).

Epe horren barruan saridunik agertuko ez balitz, lehen ordezkoak (3.575) jasoko luke saria abenduaren 28tik urtarrilaren 12ra. Badaezpada bigarren ordezkoa (9.852) –urtarrilaren 13tik 28ra– eta hirugarren ordezkoa (10.120) –urtarrilaren 29tik otsailaren 13ra– ere atera dituzte.

Eskerrik asko rifak erosi dituzuen guztiei!!!

zenbaki saritua otarra 2019

https://www.youtube.com/watch?v=UqUoJQZz-g8