8 doako tailer martxan sormena erabiliz hondakinak berrerabiltzea sustatzeko

8 doako tailer martxan sormena erabiliz hondakinak berrerabiltzea sustatzeko
2021/11/05 eta kitto!
Aurten Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea azaroaren 20tik 28ra bitartean ospatzen dela-eta, Udalaren Ingurumen Sailak, Egoaizia GGKEarekin eta herriko hainbat saltoki eta elkarterekin batera, zortzi tailer antolatu ditu erabiltzen ez diren materialak errerabiltzeko/konpontzeko, modu horretan  ekonomia zirkularra eta kontsumo arduratsua balioan jarriz.

‘Berrerabili eta berrasmatu’ tailerrak azaroaren 20an hasiko dira eta abenduaren 16an amaitu. Plazak mugatuak dira eta ezinbestekoa da izena ematea azaroaren 4tik 14ra bitartean udal webgunean dagoen formularioaren bidez, erderaz  edo euskaraz . Adinez nagusi den edonork parte har dezake.

Tailer hauen bidez, sustatu nahi dena da herritarrek euren sormena erabiltzea hondakinak berrerabiltzeko. Horretarako, hainbat teknika esperimentatu eta aplikatuko dira (lixatzea, bernizatzea, tapizatzea, jostea, etab.), eta horietatik abiatuta materialak (oihalak, plastikoa, papera, elikagaiak edo osagarriak) berrerabiliko dira eta panpina, prentsa, osagarri, altzari edo bestelako objektu bihurtuko.

Sei tailer proiektuan parte hartzen duten komertzioetan bertan egingo dira, eta beste biak udal instalazioetan. ‘Txerritxo birziklatuak, egin itzazu zure jostailuak!’ 4 eta 10 urte bitarteko umeentzat da. Tailerrak euskaraz, gaztelaniaz edo bi hizkuntzatan egingo dira. Zikloa abenduaren 18an amaituko da Gabonetako Bigarren Eskuko Azoka batekin.

Egitasmoan parte hartuko duten establezimenduak hauexek dira: Ardilanak, Eskulan Tailerra, Eskusutxo, Farmacook, Harixan, Ludoteka Zorionak eta Debabarreneko Txirrindulari Elkartea. Gainera, tailer hauek antolatzeko, dirulaguntza bat eskatu zaio Eusko Jaurlaritzari ekonomia zirkularreko alorrean.

Tailerren inguruko informazio zehatza HEMEN kontsultatu dezakezue.

kartela berrerabili