87 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 856,78koa da

87 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 856,78koa da
2022/07/18 eta kitto!
Joan den astean 87 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 856,78koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Elgoibarren 38 (834,50) kasu berri atzeman dituzte; Ermuan 17 (335,32); Mutrikun (414,00) eta Deban (257,49) zazpina kasu; Mendaron 5 (499,50); eta Soraluzen (104,22) eta Mallabian (338,98) bina kasu. Beraz, joan den astean 165 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 6.828 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 745,90koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,94ekoa da. Bestalde, 666 lagun ospitaleratu dituzte, 34 daude ZIUn eta 37 lagun hil dira.