92 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 654,53koa da

92 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 654,53koa da
2022/05/09 eta kitto!
Azkenengo zazpi egunetan 92 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 654,53koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 42 (455,52) kasu berri atzeman dituzte; Elgoibarren 39 (623,68); Deban 15 (441,42);Soraluzen 7 (260,55); Mutrikun 6 (207); eta Mendaron 4 (499,50). Mallabian (169,49), ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, azkenengo zazpi egunetan 205 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 6.411 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 541,90koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,21ekoa da. Bestalde, 324 lagun ospitaleratu dituzte, 8 daude ZIUn eta 21 lagun hil dira.