Hego Euskal Herria "erabat ixtea" gomendatu du aditu talde batek, kasu kopuru handia ikusita

Hego Euskal Herria "erabat ixtea" gomendatu du aditu talde batek, kasu kopuru handia ikusita
2020/03/28 eta kitto!
BERRIA egunkariak gaur argitaratu duenez, ikertzaile talde batek Hego Euskal Herria "erabat ixtea" gomendatu du The Lancet aldizkarian argitaraturiko artikulu batean. "A motako guneek (≥100 kasu 100.000 biztanleko azken zazpi egunotan) erabateko itxialdia ezartzea gomendatuko genuke, oinarrizko zerbitzuak izan ezik (erietxeak, osasungintza eta ikerketa zentroak) gutxienez 15-21 egunerako". Hego Euskal Herria aipatzen dute itxi beharreko gune horien artean. Oriol Mitja, Joe Brew eta Jose M. Benlloch ikertzaileek sinatzen dute txostena, besteak beste.

Albistea irakurtzen jarraitzeko:  https://www.berria.eus/albisteak/179419/hego-euskal-herria-erabat-ixtea-gomendatu-du-aditu-talde-batek-kasu-kopuru-handia-ikusita.htm