Agifes elkarteak kafe-tertulia egingo du bihar buru-osasunari buruz berba egiteko

Agifes elkarteak kafe-tertulia egingo du bihar buru-osasunari buruz berba egiteko
2021/10/07 eta kitto!
Bihar Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna izango da eta, gaia gizarteratzeko eta hortaz berba egiteko asmoz, Agifes elkarteak kafe-tertulia egingo du Eibarren duen egoitzan, Urkizu pasealekuko 9. zenbakian, goizeko 11:00etan.

Guretzat zer da buru-osasuna? Nola zaintzen dugu? Nolako garrantzia ematen diogu? Nolako estigmak garraiatzen ditugu? Galdera asko dago buru-osasunaren inguruan eta horren inguruan jarduteko aukera emango dute Agifesen.

Informazio gehiago behar izanez gero, 943 82 18 22 telefonora deitu edo eibar@agifes.org helbidera idatzi daiteke.

cartel dia mundial