Ahoztar Zelaietak ‘Zaldibar. Zona cero’ liburua aurkeztuko du bihar Kultun

Ahoztar Zelaietak ‘Zaldibar. Zona cero’ liburua aurkeztuko du bihar Kultun
2020/10/19 eta kitto!
Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetariak Zaldibarko zabortegian gertatutako istripuaren inguruko liburua idatzi du, ‘Zaldibar. Zona cero’, eta bihar 19:00etan egingo du lanaren aurkezpena Kultun.

‘Zaldibar. Zona cero’ hilabeteetako ikerketa-lanaren emaitza da eta zabortegiaren inguruko influentzia-trafikoa, kontrol eta bigilantzia falta, espekulazio urbanistikoa eta beste hainbat gai lantzen ditu bertan.