‘AHT-rik ez!’ eskatzeko saioa egingo dute apirilaren 3an gaztetxean

‘AHT-rik ez!’ eskatzeko saioa egingo dute apirilaren 3an gaztetxean
2021/03/17 eta kitto!
AHT-rik ez! Txikizio kapitalistaren inposaketari egurra!’ da apirilaren 3an Eibarko Gaztetxian egingo den saioen goiburua. Egitarauari dagokionez, 12:00etan murala margotuko dute, 13:30etan serigrafia tailerra egingo da (bakoitzak bere kamiseta eraman beharko du), 14:30ean bazkari autogestionatua, 17:00etan AHT-ren inguruko hitzaldia eskainiko dute eta 19:00etan Estutu punk oi taldeak kontzertua joko du. Sarreren prezioa 3 eurokoa izango da eta Instagram bitartez erreserbatu daitezke.