Aire Garbiak Bira Nazan mosaikoa osatu da Untzagan

Aire Garbiak Bira Nazan mosaikoa osatu da Untzagan
2012/06/11 eta kitto!

Zero Zabor taldearen Aire Garbiak Bira Nazan kanpainiari jarraituta, gaur herritar mordoak bat egin du Untzagan, kolorezko kartulinekin kanpainaren irudia osatuta argazki erraldoia ateratzeko. Bestalde, datorren domekan, ekainaren 17an Donostiako Sagues auzoan mosaiko erraldoia osatu nahi dute eta bertara joan nahi duenarentzat autobusa antolatu dute. Irteera Ego Gainetik izango da, 09.30etan eta joan nahi duenak izena eman beharko du aurretik, zerozaboreibar@gmail.com helbidera idatzita edo 619196034 telefono zenbakira deituta.