Akuilari, euskeraz bizi nahi dutenentzat aplikazioa aurkeztu du BehatokiaK

Akuilari, euskeraz bizi nahi dutenentzat aplikazioa aurkeztu du BehatokiaK
2015/11/24 00:00
eta kitto!

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Akuilari izeneko aplikazioa aurkeztu du gaur (martitzena, hilak 24). Aurkezpen ekitaldian esan dutenez "Akuilari; aplikazioa jaitsi, duintasuna igo" goiburuarekin euskaraz bizitzeko hautua egin duten herritarrak aplikazioa jaitsi eta erabiltzera animatu nahi dituzte: "Akuilari telefonorako aplikazio praktiko eta azkarra da, hizkuntza eskubideak bermatzeko oso erabilgarria". Aplikazioari esker, besteak beste, herritarrek hizkuntza eskubideei lotutako gertaerak Behatokiari modu azkar eta erosoan helarazteko aukera izango dutela azaldu dute: "Aurrerantzean, norbaiti euskara erabiltzeko eskubidea errespetatu ez bazaio edo euskara erabiltzeagatik kaltetu badute, herritarrak momentuan bertan kexa ipintzeko aukera izango du. Horrekin batera, hizkuntza eskubideak bereziki ondo zaintzen dituzten entitateen jokabide eredugarria txalotu eta zoriondu ahal izango du". Aplikazioa mugikorrera jaitsi eta erabiltzaile bilakatu besterik ez da egin behar zerbitzua eskura izateko.