"Aldatze danok gara" ate irekien jardunaldia ospatuko dute bihar

"Aldatze danok gara" ate irekien jardunaldia ospatuko dute bihar
2012/01/27 eta kitto!

Zapatuan 11.30etatik aurrera "Aldatze danok gara" ate irekien jardunaldia ospatuko dute Aldatzen (Probidentziako Andra Mari ikastetxean), bertako hezkuntza eskaintzaren berri emateko, gaur goizean ikastetxeko ordezkariek eta hainbat gurasok prentsari azaldutakoari jarraituta: antolatutakoen artean, besteak beste, ikastetxearen egoitza den Iñarra jauregian bisita gidatua, bertso-saioa, perkusio-tailerra, gurasoei klase barruan egiten denaren berri emateko ikus-entzunezkoaren proiekzioa, ikastetxeko ikasle diren DJ pare baten saioa eta beste hainbat hartuko ditu nahi duenarentzat zabalik egongo den jardunaldiak.