Alkoholiko Anonimoen bilera egingo dute zapatuan San Andres parrokiako lokaletan

Alkoholiko Anonimoen bilera egingo dute zapatuan San Andres parrokiako lokaletan
2023/01/17 eta kitto!
Al-Anon Familia Taldeak 45 urte betetzen ditu aurten eta, hori aprobetxatuz, alkoholikoen senitartekoentzat eta lagunentzat sortutako elkarteak bilera berezia egingo du zapatu honetan, hilaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan hasita, San Andres parrokiako lokaletan. Deialdia irekia da eta interesatuta dauden guztiak gonbidatu nahi dituzte. Al-Anon eta Alateen taldeetako kideak gaixoen senideak, lagunak eta lankideak dira: “Berdin da ondoan duten gaixo alkoholikoak edateari uztea lortu duen edo ez, edo alkoholarekin arazoa duela onartzen duen”. Norberaren esperientzia zein izan den kontuan hartu gabe, taldekideek partekatzen dute norbaiten alkoholismoaren eragina jasaten ari direla. Taldekide guztiek esperientziak, indarra eta esperantza partekatzen dituzte, “askok taldeetara desesperaturik iritsi eta gero”.