Altzoa elkarteak "Altzoa: begirada bat" dokumentala aurkeztuko du urriaren 28an

Altzoa elkarteak "Altzoa: begirada bat" dokumentala aurkeztuko du urriaren 28an
2021/10/20 eta kitto!


Altzoa Eibarko Emakume Alargunen Elkarteak "Altzoa, begirada bat" dokumentala aurkeztuko du datorren astean, elkartearen 25. urteurrena dela-eta. Aurkezpena urriaren 28an, osteguna, 17:30ean, izango da, Eibarko Portaleko Areto Nagusian.

Ikus-entzunezkoa proiektatu ondoren, mahai-ingurua egingo da bertaratutakoekin, AZ Participación aholkulariak moderatua.





Ekitaldi edo dokumentalari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jar zaitezteke Altzoako lehendakari Arrate Arancetarekin, 640 531 678 zenbakian.