Altzoa elkartearen mahai-ingurua hartuko du Beheko Tokiak gaur arratsaldean

Altzoa elkartearen mahai-ingurua hartuko du Beheko Tokiak gaur arratsaldean
2020/02/18 eta kitto!
Altzoa, Eibarko Emakume Alargunen Elkartekoek hainbat hitzaldi antolatu dituzte, elkartearen 25. urteurrenaren harira. Aurreko eguenean egin zuten lehen saioa, Goi-Argi elkartean, eta beste bi saio gehiago eskainiko dituzte “Altzoa: 1995-2020 Elkartegintzaren lorpenak” izenburuari jarraituta: gaur (martitzena) Beheko Tokia jubilatu etxean egongo dira eta hilaren 26an, berriz, Urkiko jubilatuen etxean izango da mahai-ingurua. Egun bietan 18:00etan hasiko dira solasaldiak. Antolatzaileen berbetan, “Eibarko herritar guztiak eta, batez ere, andra alargunak, gure ospakizunarekin bat egitea nahiko genuke, asmo horrekin antolatu dugu mahai-ingurua eta ahalik eta jende gehien etortzea gustatuko litzaiguke”.