Alzheimerrarekin elkarbizitzaren inguruko hitzaldia eskainiko du bihar Afagi elkarteak

Alzheimerrarekin elkarbizitzaren inguruko hitzaldia eskainiko du bihar Afagi elkarteak
2021/10/18 11:33
eta kitto!
Afagi elkarteak ‘Alzheimerrarekin elkar-bizi’ izeneko hitzaldia eskainiko du bihar, 17:30ean, Portaleko Areto Nagusian. Alaitz Iriarte Afagiko psikologoa eta Felix Peña Afagiko Kudeaketa Batzordeko kidea izango dira hizlariak biharko saioan.

Afagik 30 urte bete ditu aurten eta alzheimerra duten pertsonei, senitartekoei eta lagunei laguntzen dien Gipuzkoako elkartea da.

Afagiri buruzko informazio gehiago eduki nahi izanez gero, 943 297 118 telefonora deitu edo afagi@afagi.eus helbidera idatzi daiteke.

afagi