Andretxean "Puntu Lila" eskuragarri

Andretxean "Puntu Lila" eskuragarri
2016/11/11 eta kitto!
AZAROAREN 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna badatorrela eta, http://www.emakunde.euskadi.eus/indarkeria/-/lila-puntu/ webgunean daukazue emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa, puntu lila, deskargatzeko aukera.
"Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Hilabete honetan zehar honen erabilera egin dezazuen eskatzen dizuegu Andretxeatik, irudi hau publikoa egitea zuen mezuetan, zuen webguneetan, sare sozialetan, egoitzetan, eskutitzetan, eta bururatzen zaizuen leku guztietan".
ANDRETXEAN PUNTU LILA ESKURAGARRI DUZUE, DOAKOA, binilo eta paperezkoa.


Informazio gehiagorako: http://bit.ly/2eNdLRh