[ARGAZKI-BILDUMA] Bazkarialdiak Euskeraren Egunari emango dio lekukoa gaur

[ARGAZKI-BILDUMA] Bazkarialdiak Euskeraren Egunari emango dio lekukoa gaur
2018/12/03 eta kitto!
200 lagunetik gora bildu ziren Euskeraren Eguna ospatzeko Eibarko Euskalgintzak atzo egin zuen Bazkarialdian. Untzagako karpak herri bazkaria jaso zuen eta, Bizimiñakoek prestatutako paella jan ondoren, Iratzar erromeri taldeak arratsaldea girotu zuen. Eguraldi epelarekin, egun atsegina pasa zuten bertan bildu zirenek eta gaur ospatuko den Euskeraren Egunerako motorrak piztu zituzten. Hemen ikus ditzakezue atzoko egunak utzitako irudiak.

Gaur amaituko da Euskaraldia, 11 egunetan zehar Euskal Herri osoan egin den ariketa soziala. Eibarko Euskalgintzak ospakizun berezia antolatu du gaur 19:00etan Untzagan herriko Ahobizi, Belarriprest eta Bihotzgoxoek 11 egun hauetan zehar bizitako esperientzia partekatzeko. ‘Hau hasiera besterik ez da’ goiburua aukeratu du gaurko ekitaldirako Eibarko Euskalgintzak, Euskaraldia amaitzen den momentutik aurrera hasiko delako benetako erronka.