Armeria Eskolaren mendeurrena ospatzen hasi dira

Armeria Eskolaren mendeurrena ospatzen hasi dira
2012/01/26 eta kitto!

Gaur arratsaldean Armeria Eskolako aretoak hartu duen ekitaldiarekin hasi dira modu ofizialean eskola sortu zutela 100 urte betetzen direla-eta antolatutako ospakizunak. Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundiko eta Eibar zein inguruko Udaletako ordezkariekin batera, enpresa munduari zein eskolaren ibilbideari lotutako lagun asko batu dira irekiera-ofizialerako antolatutako gaurko ekitaldian. Gaurko hitzordua aprobetxatu nahi izan dute, bestalde, mendeurrenaren inguruan antolatutakoak ezagutzera emateko erabiliko den kartela: Unai Arriaga eibartarrak lehiaketara aurkeztutako "100" izenburukoa nagusitu da elkarrekin lehian izan diren 124 lanen artean.