Artean-Ix Ikasgune Politikoaren aurkezpena egingo da etzi arratsaldean Portalean

Artean-Ix Ikasgune Politikoaren aurkezpena egingo da etzi arratsaldean Portalean
2023/03/20 eta kitto!
Entreamigos - Lagun Arteanetik, Guatemalako, Euskal Herriko eta munduko beste toki batzuetako askotariko emakumeen komunitate feministak bultzatzen dihardute. Eibarren, 2020az geroztik ari dira hainbat talderekin elkarlanean eta, diotenez, “urte hauetan egindako prozesu hauek ondorio eta behar desberdinak azalarazi ditu: konfidantzazko guneak eraikitzearen ezinbestekotasuna, egiteko/antolatzeko modu berriak, hausnarketarako gune hau herri mailan eskeintzea, aniztasunaren kudeaketa, minen aitortza eta sendatzearen beharra, zaintza, bizipen eta esperientzietik oinarritzearen aberastasuna (errealitate eta egiteko modu desberdinak jasotzeko aukera), entzutearen eta adieraztearen garrantzia. Gorputzetik, askotariko kodigo eta jakintzetatik. Natura eta artearekin lotura eta lagunduta izatea, bidelaguntzaile baten bitartez, lan karga bat ez suposatzea”.

Ondorio hauek izanda, 2023-2024. urteetan, Artean- Ix Ikasgune Politikoa sortzen ari dira, “askotariko emakumeen artean bidea egin, ikasi, baliabide eta tresnak landu eta eskuratzeko gune bat osatzeko helburuarekin” eta aurkezpena eguaztenean, martxoaren 23, egingo dute, 18:00etatik 20:00etara Portalean.