Artzapezpiku militar kargua hartu du Juan Antonio Aznárez eibartarrak

Artzapezpiku militar kargua hartu du Juan Antonio Aznárez eibartarrak
2022/01/12 eta kitto!
Juan Antonio Aznárez eibartarrak Espainiako armadako artzapezpiku karguari zin egin zion atzo Madrilen, Margarita Robles Defentsa ministroa buru izan zuen ekitaldian. Iruñeako eta Tuterako ordezko apezpikua zenak kargu horiek laga zituen iazko azaroaren 15ean, Aita Santuak Espainiako artzapezpiku militar izendatu zuenean. Horrela, 2021eko urtarrilean COVID-19arengatik hil zen Juan del Rioren lekukoa hartu du eibartarrak.

Aznarez 1961ko urtarrilaren 14an jaio zen Eibarren eta 13 urterekin Tuterara joan zen bizitzera. Iruñean eliza ikasketak egin zituen eta 1990ko urriaren 27an apaiz ordenatu zuten.

2012ko irailean, Iruñea eta Tuterako elizbarrutietako gotzain laguntzailea izendatu zutenean egin genion elkarrizketa irakurtzeko hemen sakatu.