Asintomatikoen kutsatze-ahalmenari buruzko azalpenak eman ditu Ana Galarragak "Teknopolis" saioan

Asintomatikoen kutsatze-ahalmenari buruzko azalpenak eman ditu Ana Galarragak "Teknopolis" saioan
2021/06/15 eta kitto!
Asintomatikoei buruz aritu da Ana Galarraga Elhuyar zientzia unitateko dibulgatzailea Koronabirusaren gakoak tartean. ETBk eta Elhuyarrek elkarlanean ekoizten duten Teknopolis saioan esandakoaren arabera, Berlinen 25.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin egindako ikerketa batek baieztatu du sintomarik gabeko pertsona bat ospitaleratutako gaixo bat bezain kutsagarria izan daitekeela: “Azterketaren arabera, birus-karga handia duten parte-hartzaileen herenak baino gehiago asintomatikoak dira edo sintoma arinak besterik ez dituzte. Gainera, pertsona horien batez besteko adina 37 urtekoa da, adin-talde oso aktiboa eta harreman pertsonal ugarikoa”.