Asteburuan hiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Asteburuan hiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/09/20 11:06
eta kitto!
Azken hiru egunetan (barixakutik domekara) hiru koronabirus kasu atzeman dituzte Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 112,83koa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Mutrikun eta Soraluzen bosna kasu atzeman dituzte, Ermuan hiru eta Elgoibarren kasu bakarra. Horrela, guztira 17 kasu atzeman zituzten Debabarrenean.

EAEn, atzo, 4.112 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 69 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 8 Araban, 33 Bizkaian eta 26 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 15 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 52 pertsona ZIUn daude.